Gizartea -

Gertakaria

Bi zauritu Bartzelonan, tiroketa baten ostean

Biktimetako bat balen eraginez dago zaurituta; bestea, kristal batzuek sortutako ebakiengatik. Kontuak-egitea edo mendekua izan litekeela uste du poliziak.

Ikerketaren une bat, Bartzelonan. Argazkia: EFE.
Ikerketaren une bat, Bartzelonan. Argazkia: EFE.
Bi lagun zauritu dira Bartzelonan gertatutako tiroketan

00:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun zauritu dira Bartzelonan, astearte arratsalde honetan, tiroketa baten ostean. Biktimetako bat, Belgikakoa dena, balen eraginez dago zaurituta; bestea, Ingalaterrakoa, kristal batzuek sortutako ebakiengatik. Kataluniako hiriburuko Ramblatik gertu jazo da gertakaria, eta polizia tiroen egilearen bila dabil. Agenteek uste dute kontuak-egitea edo mendekua izan litekeela.

Hirurak aldera gertatu da dena. Gizon bat, pistola bat zeramala, beste bi laguni gerturatu zaie, Silken Ramblasen aurrean, eta bi lagun horiei kanoia zuzendu die. Biktimek hotelerantz jo dute, ihes egin nahian. Ez ziren hoteleko bezeroak.

Erasotzaileak bi tiro egin ditu, lekukoen arabera. Bala batek gizon batengan jo du, eta bestea, ihesaldian, ebakiak eragin dizkio bere buruari; izan ere, beirate batekin talka egin du, eta kristala apurtu da. Gizonaren gainean erori zaizkio kristalak.

Balak zaurituak ihes egin du, hotela zeharkatu du, eta Carme kaleko jantzi-denda batean babestu da. Bertan, jabeari polizia deitzeko eskatu dio. Eferi jabeak azaldu dioenez, berehala bertaratu dira agenteak.

Beste zauritua, Jerusalen kalerantz

Beste zauritua ere korrika irten da, Jerusalen kalerantz kasu honetan, Boqueria merkaturen atzean, eta bertan jaso du poliziaren laguntza. Zaurituak Clinic ospitalera eta beste osasun-zentro batera eraman dituzte. Autonomia-polizia eta Herrizaingoa erasotzailearen bila dabiltza; hainbat lekukoren arabera, txano bat zeraman horrek, aurpegia estaltzeko.

Polizia gertakariaren lekukoei ari zaie galdekatzen, eta eremuko kamerak ere ari da aztertzen. Lekukoek esan dutenez, erasotzaileak, bi tiro egin ostean, korrika egin du ihes.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak