Gizartea -

Turismo datuak EAEn

Turismoak marka guztiak hautsi ditu eta bidaiari kopurua % 7,9 igo da

Turismoa neurtzen duten aldagai guztiak hazi dira EAEn urteko lehen seihilekoan: Turisten kopurua, gau kopurua eta okupazio maila.

Donostia. Artxiboko irudia: EiTB
Donostia. Artxiboko irudia: EiTB
Turismoak errekor historikoak gainditu urteko lehen 6 hilabeteetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turismoa marka guztiak hausten ari da Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). 2015eko lehen seihilekoan 1.182.564 turista eta 2.182.337 gau zenbatu dituzte, hurrenez hurren, % 7,9 eta % 7,4 gehiago.

Euskadiko turismo establezimenduen okupazio tasa inoizko handiena izan da, zehazki, % 38,8koa.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak eta Itziar Epalza Turismo eta Merkataritza sailburuordeak lehen seihilekoko turismo datuen balorazioa egin dute.

Merkatuari dagokionez, azken urteetan "ez da aldaketa nabarmenik izan". Nazioarteko turisten kopurua % 48 igo da, estatuko bisitariena % 48 eta Euskadiko herritarrena % 17.

Estatuko turisten artean Madrilgoak eta Kataluniakoak dira ugarienak, baina azken aldian nabarmen hazi dira andaluziarrak, valentziarrak eta kanariarrak. Atzerrikoen artean, berriz, frantsesak dira lehenak, baina geroz eta gehiago dira Britainia Handitik, Italiatik eta AEBtik datozenak.

Bisitariek batez beste 133,5 euro gastatzen dituzte eguneko eta batez beste ia lau gau egiten dituzte EAEn. Halaber, egonaldi luzeak nabarmen hazi dira; zehazki, 8 egunetik 15 egunera.

Bestalde, Euskadi bisitatzeko arrazoi nagusiak hiri turismoa, gastronomia, enologia, kultura eta ekitaldiak dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi berriak