Gizartea -

Ezbeharra

41 urteko emakume bat hil da Andoainen, furgoneta batek harrapatuta

Ezbeharra Ama Kandida Etorbidean jazo da, gaur gauerdian.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita bat urteko emakumezko bat hil da Andoainen (Gipuzkoa), furgoneta batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra Ama Kandida Etorbidean jazo da, gaur gauerdian.

Emakumearen gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gipuzkoako albisteak EAE Andoain albisteak