Gizartea -

Picasso trena

Bilbo eta Malaga lotzen dituen trenak lehen bidaia egin du gaur

Picasso trenak 9 orduan lotuko ditu bi hiriak. Besteak beste, Ciudad Realen eta Kordoban egiten ditu geldialdiak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo eta Malaga lotzen dituen Picasso trenak lehen bidaia egin du gaur, abuztuak 3. Zerbitzua hil guztian eskainiko du Renfek, eta trena astean bi aldiz zirkulatuko da.

Renfek azaldu duenez, trena trenbide arruntetatik edo abiadura handikoetatik zirkulatu daiteke, bidaia "laburragoa" eginda. Hain zuzen ere, 9 orduan egingo du.

Bilbotik astelehenetan eta ostiraletan abiatuko da, 06:30ean, eta Malagatik igandeetan eta astearteetan, 12:25ean.

Malagarako bidean geldialdiak egingo ditu hiri hauetan: Miranda de Ebro, Haro, Logroño, Calahorra, Alfaro, Castejon, Tutera, Calatayud, Ciudad Real, Kordoba eta Antequera-Santa Ana.

Picasso trena CAF euskal konpainiak egindako Alvia s120 bat da, eta 226 pertsonarentzako lekua du. Banakako audio eta bideo sistemak ditu, mahai txiki bat eta entxufeak.

Gainera, kafetegia, aire girotua eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako sarbidea ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak