Gizartea -

Autobus istripua Frantzian

Lilleko ospitalean zegoen azken gaztea Euskadira itzuli da

Azken gaztea ekarri duen hegazkinak gauean lur hartu du Loiun. Hiru zaurituk Osakidetzako ospitaletan jarraitzen dute, baina hobera egin dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Lilleko ospitalean zegoen azken gaztea Euskadin da jada

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lilleko (Frantzia) ospitalean jarraitzen zuen azken gazteak medikuen sendagiria jaso du gaur eta gauean Euskadira heldu da, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez. Autobusak ezbeharra uztailaren 26an izan zuen.

Horrela, gaztea ekarri duen hegaldiak 22:30 aldera Loiuko aireportuan lur hartu du. honebestez, Lillen istripua izan zuen autobuseko bidaiari guztiak Euskadin dira dagoeneko.

Azken egunetan Euskadira itzuli diren zaurituei segimendua egiten ari zaie Osakidetzak, horietako hiruk ospitalean jarraitzen dute, baina guztiek hobera egin dute.

Dispositibo berezia amaitu da

Istripua gertatu zen egunean martxan jarritako dispositiboa amaitutzat joko du Eusko Jaurlaritzak azken zauritua  heltzen denean. Dispositiboa Osasun eta Segurtasun sailek eta Lehendakaritzak osatu dute eta gaurdaino indarrean egon da.

Frantziako agintariei eta Espainiako Kontsuletxeari eskerrak eman dizkie Eusko Jaurlaritzak, istripuaren zauritu guztiak artatzeagatik eta laguntzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia