Gizartea -

Cervera del Rio Alhama-n

Tuterako 75 urteko gizonezko bat hilik topatu dute Errioxan

Atzo azken orduan desagertu zen gizon bat da; larrialdi zerbitzuak haren bila ari ziren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako (Nafarroa) 75 urteko gizonezko bat hilda agertu da Cervera del Rio Alhama (Errioxa) herriko ortuen zonalde batean. Gizona atzo desagertu zen, azken orduan, SOS Errioxak jakinarazi duenez.

Izan ere, Errioxako herri horretako bizilagunek eman zioten haien senidearen desagerpenaren berri SOS Errioxari. Horrezkero, Guardia Zibilari abisua eman eta bilaketa operatiboa abiarazi zuten inguruan.

SOS Errioxa zerbitzuak Errioxako Gobernuko Ingurumen Saila eta bilaketa eta erreskate boluntarioak jakinean jarri zuen. Logroñotik, Harotik eta Arnedotik etorritako lagunak bildu ziren parte hartzeko, haien zakurrekin.

Hainbat orduz bilatzen eman eta gero, Cervera del rio Alhamako Guardia Zibilak koordinatuta, hilotza topatu zuten. Oraindik argitzeke dago zerk eragin zion heriotza.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Tutera argazkiak Errioxa gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak