Gizartea -

Bi noranzkoetan

Auto-ilarak AP-8 autobidean, kamioi bat Zarautzen irauli ondoren

Ibilgailua erdibitzailearen eta bi noranzkoetako ezkerreko erreien gainean irauli da. Ilarak lau kilometrokoak izan dira Bilboko noranzkoan, eta bi kilometrokoak Irungo noranzkoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat irauli egin da 15:30 aldera AP-8 autobidean, Zarautzen (Gipuzkoa). Ezbeharrak lau kilometroko auto-ilarak sortu ditu Bilboko noranzkoan, eta bi kilometrokoak Irungo noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ibilgailua erdibitzailearen eta bi noranzkoetako ezkerreko erreien gainean irauli da. Garabi bat bertaratu da kamioia errepidetik kentzeko. 18:30 aldera ibilgailua kentzea lortu du garabiak. Kamioilaria ez da zauritu eta istriputik onik atera da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Albisteak Gipuzkoa Zarautz argazkiak