Gizartea -

Etorkinak

19 magrebtar zeramatzan kaiuko bat erreskatatu dute Almerian

Salbamendu-taldeak asteazkeneko 22:00etan ekin zion bilaketari eta ostiraleko 02:00etan aurkitu dituzte. Almeriako portura eraman dituzte, eta denak osasunez ondo daude.

Almeriako portua. Argazkia: EFE
Almeriako portua. Argazkia: EFE
Almeriako portua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salbamendu-taldeak 19 magrebtar zeramatzan kaiuko bat erreskatatu ostiral honetan, 02:00etan, eta Almeriako portura eraman dituzte. 19 etorkinak osasunez ondo daude.

Ontzia 03:10ean iritsi da Almeriako portura. Gata lurmuturretik 28 miliako distantzira aurkitu dute kaiukoa Salvamar Denebola eta Rio Almanzora salbamendu-taldeek.

Wec Majorell ontziak kaiuko bat hatzeman zuen astezkenean, Gata lurmuturretik 26-28 miliara eta abisua eman zien salbamenduko taldeei. Dei horrek aktibatu zuen bilaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea