Gizartea -

Zirkulazioa

Villabonako istripuaren kamioilaria kartzelatzea agindu du epaileak

Gizonezkoak positibo eman zuen alkoholemia proban. Baimendutakoa baino zortzi aldiz gehiago, hain zuzen ere.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontrako noranzkoan zirkulatzen ari zen eta Villabonan beste ibilgailu batean zihoan emakumezko baten heriotza eragin zuen kamioilaria kartzelatu egingo dute ospitaletik atera eta gero, epaileak agindu duenez.

Gizonezkoak (55 urtekoa eta Portugaleko bizilaguna) positibo eman du alkoholemia proban. Hain zuzen ere, baimendutakoa baino zortzi aldiz handiagoa izan da tasa.

Atzo, instrukzio epaileak galdekatu egin zuen ospitalean, abokatua eta fiskala aurrean zirela. Fiskaltzak espetxeratzea eskatu zuen.

Epaileak homizidioa egotzi dio, eta ez arduragabekeria baten ondorioz egindako homizidioa.

Ezbeharra astelehenean jazo zen, 22:50ean. Kamioia aurkako noranzkoan zihoan, eta talka egin zuen auto baten kontra, aurrez aurre. Ondorioz, ibilgailu horren gidaria, emakumezko bat, hil egin zen.

Antza denez, kamioia 9-10 kilometro ibili zen kontrako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Villabona albisteak