Gizartea -

Indarkeria

1.230 haurrek jasan duten Euskadin indarkeria

Horien erdiak, 597k, etxean edo familian jasan du indarkeria. Kasuek, gainera, gora egin dute eta % 16 hazi dira azken bost urteetan.

1.230 haurrek indarkeria sufritu zuten 2013an EAEn

1:58

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 1.230 adin txikikok jasan zuten 2013an indarkeria edo sexu erasoren bat, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietarako sailak ezagutzera emandako datuen arabera. Azken bost urteetan zifrak gora egin du eta % 16 hazi dira indarkeria kasuak. Erasoen erdiak, gainera, etxean izaten dira.

Zenbait kasutan amei eraso egiteko erabiltzen da seme-alaben aurkako indarkeria. Maila eta neurri ezberdinetako indarkeria dago. Zaintza kentzearekin mehatxu egitea izan daiteke horietako bat. Zenbait kasutan, muturrekoenak, seme-alabak hil daitezke.

Morañan edo Castelldefelsen azken astean bizi izandako kasuen aurrean, etxeko indarkeria kasuetan  adin txikikoen babeserako neurriak zorroztea eskatu du adituek.

Adituen arabera, gurasoen arteko liskarretan gurasoen indarkeria pairatzen duten haurrek normaltasunez bizi dute egoera eta horren erantzule egiten dira. Horrelako egoeratatik irtetea zaila da.

?Haur horientzat normala da jasaten duen indarkeria; gaizki portatu direla edo zerbait gaizki egin dutela uste dute eta erasoak merezi dituztela. Euren etxean ohikoa da indarkeria eta beraiek ere bide hori jarraitzea posible da, harremanak izateko bidea dela uste baitute?, adierazi du Almudena Esocorialek, Save de Children elkarteko arduradunak.

Indarkeria mota horri aurre ez egitearen arrazoietako bat da hori. Horregatik, haur horiek bizi duten babesgabetasunari aurre egiteko lan egitearen beharra azpimarratu dute adituek.

Haurren Babeserako legea

Save the Children elkartearen aburuz, datorren astean indarrean jarriko den Haurren Babeserako lege berriak ?egoera hobetuko du, baina oraindik gauza asko daude egiteko?.

Besteak beste, lege berriak indarkeria matxistaren biktima moduan onartzen ditu adin txikikoak eta mota horretako indarkeria jasaten duen amen seme-alabentzat hainbat kautelazko neurri hartzera behartzen ditu epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur