Gizartea -

Gata mendilerroa

1.000 herritar etxetik kanpo eta sei errepide itxita Gatako suteagatik

Gainera, balio ekologiko handiko 6.000 hektarea baino gehiago kiskali dira. Une honetan, 500 pertsona parte hartzen ari dira itzaltze lanetan.

Sutea Caceresko mendilerroan, atzo. Irudia: EFE
Sutea Caceresko mendilerroan, atzo. Irudia: EFE
Gatako sutea ezin dute mendean hartu

0:41

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 bat pertsona -horietako batzuk, Gaztela Leonetik eta Portugalek bidalitakoak- gogor aritu dira egun osoan Gatako Mendilerroan, Caceresen, garren kontra egiten. Halere, goizaldean Hoyos herriko bizilagunak mugiarazi behar izan dituzte; 1.000 bat pertsona bizi dira bertan, eta Aceboko eta Perales del Puertoko beste 1.500 lagun etxetik kanpo zeuden aurreko ostegunetik.

Larunbat arratsaldean, ordea, bi herrialde horien bizilagunek etxera itzuli ahal izan dute. Suteagatik, bigarren mailako arriskugarritasunari eusten diote oraindik ere.

Zehatz-mehatz, Infoex Planeko 167 kidek aurre egin diete garrei gauean, Larrialdietarako Unitate Militarreko 88 unitatek lagunduta, Guardia Zibileko 12 unitate eta Caceresko Diputazioko beste 20 lagunekin batera.

Halaber, Gaztela Leongo Juntak zabaldutako azken oharraren arabera, erkidego horrek bost helikoptero -horietako bat koordinatzeko lanetan-, Matacango baseko hiru hegazkin, Rosinoseko beste bat, lau brigada, lau bulldozer, hamar autobonba eta lurreko bederatzi talde bidali ditu.

Sei errepide moztuta

Gatak Mendilerroko sei errepide moztuta daude uneotan, dagoeneko 6.000 hektarea baino gehiago kiskali dituen sutea dela eta.

Zehazki, hauek dira moztutako errepideak: EX-109, Moraleja eta Perales del Puerto artean; EX-205 29 eta 39 km artean eta CC 32.1, EX-205etik Aceboraino.

Gainera, CC 4.1 Hoyos eta Perales del Puerto artean; CC 4.2 Cilleros eta Hoyos artean eta CC 7.2 Perales del Puerto eta Cilleros arteko errepideek ere moztuta jarraitzen dute, Extremadurako 112 zerbitzuak jakinarazi duenez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak