Gizartea -

gertakaria

Euskal mendizale bat hil da Pirinioetan

Antxon Leunda 64 urteko andoaindarra 100 metrotik behera amildu zen astelehen arratsaldean Erdialdeko Pirinioetako (Frantzia) Jean Arlaud mendian.

Erdialdeko Pirinioak
Erdialdeko Pirinioak
Andoaingo bizilagun bat hil da Jean Arlaud gailurrean

1:10

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal mendizale bat hil da Pirinioetan, zehazki Erdialdeko Pirinioetan (Frantzia) dagoen Jean Arlaud mendian (3.065 metro), Euskadi Irratiak berri eman duenez.

Zendutakoa Antxon Leunda Labaka da, 64 urteko Andoaingo bizilaguna, herri gipuzkoarreko udalak baieztatu duenez.

Atzo arratsaldean erorikoa izan zuen Jean Arlaud menditik jaisten ari zela, eta 100 metrotik behera amildu zen. Gabarneko Frantziako Poliziaren SERS taldeko kideek erreskatatu zuten gorpua, Espainiak Frantziako Tolosan duen kontsulatuak baieztatu duenez.

Udalaren esanetan, mendizalea bakarrik zegoen istripua jazo zenean eta horrek gertatutako argitzeko lanak zailtzen ditu. Frantziako Poliziak ikerketa abiatu du.

Familia Frantziara joan da gorpua Euskal Herria ekartzeko izapideak egitera.

Montc Blanc igotzeko “amets handia” bete zuen

Leunda Labaka Andoaingo Euskalduna Mendi Taldeko kidea zen eta 61 urte zituela Mont Blanc igotzeko “amets handia” bete zuen.

Mendi taldeak arratsaldean bilera egin eta agiri bat igorri du. Senitartekoekin batera “Antxon etxera ekartzeko” tramiteak egiten ari direla jakitera eman du mendi taldeak. Familia Tolosan (Okzitaniakoa) dago.

Hildakoaren “mendiarenganako maitasuna, batez ere Pirinioenganakoa”, goraipatu dute mendi taldeko kideek. Mendizalea Iruran (Gipuzkoa) jaio zen eta “taldearekin irteerak egiteko ohitura” zuen. Taldekideekin “tontor ugari” igo dituela erantsi dute.

“61 urterekin Mont Blanceko gailurrera iristeko amets handia bete zuen”, azpimarratu dute taldekideek. Azkenik, senitartekoei eta adiskideei “besarkada” eman diete, eta beste “berezi” bat Antxon Leundari ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak Albisteak Gaur Andoain albisteak Albisteak Beste kirol batzuk Erreskateak mendian Mendi kirolak Zer gertatu da gaur Frantziako Pirinioetan?