Gizartea -

Cuencako hilketaK

Sergio Moratek errugabea dela esan du Errumaniako Justiziaren aurrean

Behin-behineko espetxealdia agindu du Errumaniak.

Sergio Moratek errugabe jo du bere burua

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Moratek, Cuencako bi emakumeen hilketako susmagarri nagusienak, errugabetzat jo du bere burua Errumaniako Auzitegiaren aurrean. Auzitegi horrek 15 eguneko behin-behineko espetxealdia agindu du, Espainiatik estradizio eskaera formala jasotzea itxaroten duten bitartean.

Joan den asteazkenean aurkitu zituzten Laura del Hoyoren eta Marina Okarynskaren hilotzak, eta ostegunean atxilotu zuten Sergio Morate, Marinaren bikotekide ohia, Errumanian.

Claudia Candea abokatuak telefono bidez EFE agentziari azaldu dionez, bere bezeroak "uste du ez dela egintzen erruduna". Abokatuak esan duenez, Moratek epaitegian esna du ez duela Espainiara itzuli nahi, bere bizia arriskuan ikusten duelako. Atxilotuak adierazi duenez, berak eta bere familiak mehatxuak jaso dituzte, Halaber, gaineratu du Marina hildako emakumeetako baten familia Ukrainiarra dela, eta familia horrek bere bizitza arriskuan jar dezaketen harremanak dituela, baita Espainiako kartzela batean ere.

Moratek Espainiatik Errumaniara joateko erabilitako autoa (Seat Ibiza bat) ere aurkitu dute.

Estradizioa

15 eguneko behin behineko kartzela agintzeaz gain, epaileak abuztuaren 28rako deitu du hurrengo agerraldia; bien bitartean, Morate espainiaratzeko eskaeraren zain egongo da, horren inguruko erabakia hartzeko. Eskaera hilaren 28a baino lehen iristen bada, erabakia ere aurreratuko lukete.

Beste atxilotua

Bi emakumeen ustezko hiltzailearekin batera, 27 urteko gizonezko errumaniar bat ere atzeman zuten, hari lagundu izana egotzita. Hasieran, bi errumaniar atxilotu zituztela esan zuten. Atxilotutako gizon hori aske geratu da jada.

Ostiral honetan Morateren atxiloketaren bidea zabaldu du Errumaniako Poliziak, eta bertan hirugarren lagun bat gari da, bilurrak jarrita. Gaur azaldu dutenez, apartamentuaren jabearen anaia da, eta hau ere aske geratu da, auziarekin zerikusia duela baztertu ondoren.

Azken agurra biktimei

Bestalde, senideek eta lagunek azken agurra eman diete gaur, Cuencan, Marinari eta Laurari. Lauraren aldeko hileta-elizkizuna 11:15ean egin dute, San Fernando elizan, eta, Marinaren aldekoa, 11:30ean, San Esteban elizan.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur