Gizartea -

Gertakaria

Pistola bat lapurtu dute Ertzaintzaren furgoneta batetik, Araban

Gertakaria Garaioko Parkean jazo da ostegun honetan, Uribarri Ganboako urtegian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren pistoletako bat lapurtu dute, ostegun honetan, furgoneta bateko leihatila apurtu eta barrura sartuta. Ibilgailua Garaioko Parkean zegoen aparkatuta. Furgonetak ez zuen polizia-bereizgarririk, eta lapurreta egin zutenean hutsik zegoen, Ertzaintzak Europa Pressi jakinarazi dionez.

Gertakaria ostegun honetako arratsaldean jazo zen, Garaioko Parkean, Arabako Uribarri Ganboako urtegitik gertu. Ezezagun batek edo batzuek leihatilako kristala apurtu eta furgonetan ziren; poltsa bat hartu zuten, tartean pistola bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gorbeialdeko kuadrilla