Gizartea -

Entzierroetan

Bi gizon hil dira Valladoliden eta Valentzian zezenek adarkatu ostean

Hildakoetako bat Traspinedo herriko zinegotzia da eta bestea, berriz, 32 urteko Museroseko bizilaguna da.

Bi gizon horiek entzierroetan hil dira. Argazkia: EiTB
Bi gizon horiek entzierroetan hil dira. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko hil dira larunbat honetan Espainiar Estatuko bi udalerritan, jaien harira antolatutako entzierroetan zezenek adarkatu ostean.

Hildakoetako bat Traspinedo herriko 36 urteko zinegotzi bat da. 09:30ean entzierroan parte hartzen zebilela, ibilbidearen azken partean, zekor batek ezustean buelta eman eta gizona adarkatu du. Zauritua Valladolideko Ospitalean hil da, zekorrak eragin dizkion zauri larriengatik.

Bestalde, Musero udalerrian, Valentzian, beste gizon bat hil da, 'bou al carrer' izeneko entzierroetan zezen batek harrapatuta. Ibilbidearen une batean, zezen batek 32 urteko bizilaguna adarkatu du.

Gauzak horrela, gutxienez 6 lagun hil dira uztailaren hasieratik Espainiako udalerri anitzetan egiten dituzten zezen-jaietan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea