Gizartea -

Manifestazioa

Kukutza hustearen aurkako protesta deitu dute Bilbon

Kukutzaren Elkartasun Taldeak elkarretaratzea deitu du hilaren 26rako, 2011n Errekaldeko gaztetxea hustu izanaren kontra agertzeko.

Kukutza gaztetxea 2011ko irailaren 21ean jendez hustu zuten. Argazkia: EiTB
Kukutza gaztetxea 2011ko irailaren 21ean jendez hustu zuten. Argazkia: EiTB
Kukutza gaztetxea 2011ko irailaren 21ean jendez hustu zuten. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kukutza gaztetxea hustearen kontra elkarretaratzea deitu du Kukutzaren Elkartasun Taldeak Bilboko Udaletxearen aurrean, datorren abuztuaren 26rako. 2011ko irailaren 21ean hustu zuten Errekalde auzoko gaztetxea.

'Kukutza defendatzeagatik zigorrik ez' lelopean egingo dute protesta, 19:00etatik aurrera, Bilboko Aste Nagusiaren barruan.

Gaztetxea eraitsi zuten egunean, 19 lagun atxilotu zituzten, desordena publikoak leporatuta, eta irailean izango dira horien aurkako epaiketak. Astebete lehenago, irailaren 12an, alegia, beste protesta bat deitu du Kukutzaren Elkartasun Taldeak, Fiskaltzak eskatutako zigorren aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bideo ikusienak Protestak gaur Gazteak gaur