Gizartea -

Malagako Udala

Malagako zinegotzia: 'Neskatoak kuleroak eskuetan zituztela zebiltzan'

Abuztuaren 13an egin zituen adierazpen horiek 'Málaga Hoy' egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean. Horren ondorioz, oposizioak Teresa Porrasen dimisioa eskatu du adierazpen horiengatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malagako Udala zuzentzen duen PP alderdiko zinegotzi Teresa Porrasek egindako adierazpen polemikoek hautsak harrotu dituzte Udalean.

Málaga Hoy egunkarian abuztuaren 13an argitaratu zen elkarrizketa batean esan zuenez, iaz bertako ferian neskatoak kuleroak eskuetan zituztela zebiltzan, haiek lehortzeko helburuarekin. Elkarrizketa horretan, gainera, gizalegez jokatzeko eskatu zuen eta kale-zurrutaren aurka azaldu zen.

Aipatutako adierazpenen ondorioz, Malagako Udaleko oposizioko alderdiek zinegotziak dimisioa eman dezala edota bere hitzak zuzen ditzala eskatu dute, haien aburuz, hark esan zituenak "emakumeak iraintzen baititu".

Espainiako Gobernuak Genero Indarkeriaren gaietarako duen ordezkariak, Blanca Hernandezek, bere aldetik, "etsigarriak eta samingarriak" dira Malagako Jaietako arduradunak adierazitakoak. Horren ustetan, politikariak "eredugarriak izan behar dira emakumeenganako errespetua erakusten".

Hernandezen hitzetan, politikariek eta komunikabideek "nabarmendu egin behar dituzte" erasotzaileen aurkako gaitzespenak eta gizarteak horiei aurre egiteko antolatzen dituen ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista