Gizartea -

San Martzial mendian

Frantziar gizonezko baten hilotza aurkitu dute Irunen

Atzo goizean topatu zuten, 10:30 aldera, San Martzial mendian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak gaur jakitera eman duenez, aspaldi usteltzen hasita zegoen gorpu bat topatu zuten atzo Irungo San Martzial menditik gertu.

Inguru hartatik ibilaldi bat egiten ari zen txangozale batek hondar batzuk aurkitu zituen 10:30 aldera, arropa eta motxila batekin batera. Gizaki baten gorpuzkiak zirela ondorioztatu zuten berehala.

Poltsan aurkitutako dokumentazioaren arabera, 35 urteko gizonezko frantziar baten gorpua omen da. Dirudienez, eskalea omen zen, eta aspalditik zegoen desagertuta.

Donostiako Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman zituzten hondarrak, autopsia egin eta heriotza zerk eragin zion zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Irun