Gizartea -

Sutea

Hainbat etxe jendez hustu dituzte, Esako urtegian sutea piztu ostean

Sua kontrolpean hartzea lortu badute ere, sua amatatzeko lanetan ari dira suhiltzaileak.

Esako urtegiaren inguruetan sua piztu da. Argazkia: Mikel Navarro
Esako urtegiaren inguruetan sua piztu da. Argazkia: Mikel Navarro
Esako urtegian izandako sutearen irudi ikusgarriak

0:51

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esa urtegiaren inguruko hainbat etxebizitza jendez hustu dituzte inguruan piztutako sute baten ondorioz, Roberto Martinez bertako alkateak EFE albiste agentziari jakitera eman dionez. Dena den, 12:30 aldera sua kontrolpean hartzea lortu dute suhiltzaileek.

Alkatearen esanetan, berak daukan informazioaren arabera, inork ez du minik hartu baina suak kalteak eragin ditu mendian.

Roberto Martinezen hitzetan, suak "alarma" eragin du herrian; izan ere, 10:30 aldera "ke beltza" ikusten hasi dira, eta gero ohartu dira "etxebizitzetatik oso gertu" zegoela sua. Horren aurrean, zortea izan dutela esan du, eta haizeak norabidea aldatu ondoren sua kontrolpean dutela. Sua nola piztu den galdetuta, txinparta batek eragindakoa izan daitekeela adierazi du.

Nafarroako Foru Gobernuaren arabera, Zangozako, Iruñeko eta Nabaskoitzeko suhiltzaileak aritu dira sua mendean hartzeko lanean, eta hiru helikoptero bertaratu dira zeregin horretan laguntzera.

Foruzaingoa eta Guardia Zibila ere izan da bertan laguntzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak gaur Esako urtegia bideoak