Gizartea -

Ezbeharra

84 urteko gizonezko bat hil da Iruñean auto batek harrapatuta

Ezbeharra ostiral honetan jazo da, Fiteroko Monasterio kalean, oinezkoentzako pasabidea ez den leku batetik errepidea igarotzean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

84 urteko gizonezko bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta. Istripua atzo jazo zen, 09:15ak aldera, Fiteroko Monasterio kalean.

Oinezkoentzako pasabidea ez den leku batetik igaro da gizonezkoa, eta ibilgailu batek harrapatu du. Gizonak zauri larriak jasan ditu, eta Nafarroako Ospitaleko ZIUn ospitaleratuta egon da, baina ordu batzuk igaro ostean hil egin da.

Alkohol-frogak egin dizkiote ibilgailuaren gidariari, baina negatibo eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Iruñea