Gizartea -

Sutea

63 urteko gizonezko bat hil da Zaldibarren izandako sute batean

Oraindik ez dakite zerk piztu duen sutea, baina litekeena da ustekabean gertatzea.

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 urteko gizonezko bat hil da larunbat honetan Zaldibarren, haren etxebizitzan piztutako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTBri berri eman dionez.

Biktimaren auzokide batek abisua eman du 21:30ean, keaz ohartzean eta etxebizitzan inork ez zuela atea irekitzen ikusita.

Bizkaiko Aldundiaren suhiltzaileak eta Ertzaintza Zaldibarreko San Andres kaleko 20. zenbakira bertaratu dira, eta gizonezkoaren gorpua aurkitu dute egongelaren zoruan.

Oraindik ez dakite zerk piztu duen sutea, baina litekeena da ustekabean gertatzea. Biktimaren hilotza Bilboko Patologia Forentse Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Sutearen ondorioz, hildakoaren etxea bakarrik jasan ditu kalteak. Hori dela eta, ez dute eraikina jendez hustu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Zaldibar azken ordukoa