Gizartea -

Entzierroa

Nafar bat zauritu da San Sebastian de los Reyeseko entzierroan

49 urteko emakumeak zauri larria du hanka batean, entzierroan adarkada bat jaso ostean.

Gaurko entzierroa, San Sebastian de los Reyesen. Argazkia: Efe
Gaurko entzierroa, San Sebastian de los Reyesen.
Gaurko entzierroa, San Sebastian de los Reyesen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko korrikalari nafar batek barne zauri larriak ditu hanka batean San Sebastian de los Reyeseko laugarren entzierroan adarkada bat jaso ostean. Dena dela, adarrak ez dio hanka zulatu eta plazan bertan egin diote ebakuntza.

Zezenak emakumearen hankako bikian eman dio adarrarekin, eta hanka zulatu ez badio ere, barne zauriak egin dizkio.

Babes Zibilak jakitera eman duenez, 3.000 korrikalarik parte hartu dute gaurko entzierroan, minutu bat eta 48 segundo iraun duen entzierroan.

Zirujauek emakumearen egoera aztertu dute, eta larrialdiko ebakuntza egitea erabaki dute, barne zauriak larriak izan zitezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur