Gizartea -

Bilaketa

Itsasoan galdu den gazte baten bila ari dira Biarritzen

Ostiralean arratsaldeko zazpietan galdu zen haren arrastoa Marbella hondartzan. Goizean goizetik haren bila ari dira erreskate taldeko kideak.

Iñaki Esnal | EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral arratsaldean itsasoan galdu zen gazte baten bila ari dira Biarritzen.

Arratsaldeko zazpietan galdu zen gaztearen arrastoa Biarritzeko Marbella hondartzan.

Erreskate taldeko kideak goizean goizetik ari dira gaztearen bila, tartean, Landetako Jendarmeriaren helikoptero bat, Angelu, Uztaritze eta Donibane Lohizuneko sorosleak eta suhiltzaileak.

Oraingoz, ez dute gaztearen arrastorik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Biarritz Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Itotzeak