Gizartea -

Trafikoa

36 urteko gasteiztar bat auto-istripuz hil da Errioxan

Ezbeharra atzo arratsaldean jazo da, LR-113 errepidean, Baños del Río Tobía udalerri parean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gasteiztar bat auto-istripuz hil da Errioxan. Ezbeharra atzo arratsaldean jazo da, LR-113 errepidean, Baños del Río Tobía udalerri parean.

17:19ak aldera herritar batek SOS-Errioxa 112 larrialdi zerbitzuei deitu die, ibilgailu bat errepidetik atera zela jakinarazteko. Istripua Baños del Río Tobía udalerriaren sarreran izan da, Anguianorako noranzkoan.

Larrialdi zerbitzuek Errioxako Osasun Zerbitzuko Larrialdietarako Baliabideak eta suhiltzaileak mugiarazi ditu, eta Guardia Zibilari ere abisua eman diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Euskal herriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Errioxa