Gizartea -

Eguraldia

Eurite bortitzek kalteak eragin dituzte Araban eta Nafarroan

Arabako Errioxan, txingorrak gogor jo ditu mahastiak, bilketa hasteko egun gutxi falta direnean. Nafarroan zuhaitzak bota, errepideetan putzuak sortu eta errepideetan etenaldiak eragin dituzte.

Donostia. EFE.
Donostia. EFE.
Eurite bortitzek kalteak eragin dituzte EAEn eta Nafarroan

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurite bortitzek kalteak eragin dituzte Euskal Herriko toki ezberdinetan, Araban eta Nafarroan bereziki. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak horitik laranjara igo zuen alerta euriteengatik, ordubetean metro koadroko 30 litro botatzea espero zelako.

Prezipitazioak bereziki gogorrak izan dira EAEren ekialdean. Ekaitz gogorrak izan dira, eta kazkabarra ere bota du.

Arabako Errioxan, txingorrak gogor jo ditu mahastiak, bilketa hasteko egun gutxi falta direnean.

Bestalde, Ertzaintzak eta Suhiltzaileek lau adineko erreskatatu dituzte Mañueta herri arabarrean, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez. Erreskatutako lagunak ez dira zauritu.

Erreskatea 15:30ak aldera jazo da, Ebro Ibaiko Zubia kalean. Adinekoek laguntza eskatu dute errepidetik eta ibaitik urak gainezka egin duela eta euren etxean sartzen hasi dela ikusi eta gero.

Gasteizko suhiltzaileek 32 irteera egin zituzten Arabako probintzian, ekaitz eta euri zaparrada handiengatik. Irteera gehienak zuhaitz eta adar erorketengatik izan zen, baina baita, ur pilaketa eta estoldak trabatu zirelako. Gasteizko teilatuetako zenbait tximinia eta txapa kendu edo ongi jarri behar izan zituzten.

Villanañen, zuhaitz bat telefono kableen gainera erori zen, eta, Añanan, goi-tentsioko elektrizitate kableetara.

San Ildefonso elizako burdinazko koroa askatu egin zen, eta horren ondorioz, suhiltzaileek elizaren teilatua arakatu eta inguruko kaleak itxi behar izan zituzten.

Añarben (Gipuzkoa) 36,5 litro metro karratuko prezipitazioak izan dira arratsaldean ordubetean; Kanpezun (Araba), berriz, 29,6 litro metro karratuko. Nafarreten (Araba) 113,3 kilometro orduko haize ufadak izan dira.

Getxon, Koldo Iturbe jarduneko alkateak Krisi Mahaia deitu du arratsaldean. Ohar baten bidez Udalak iragarri duenez, holako egoeratan ipintzen dituen baliabideak (enpresa desberdinetako langileak, ibilgailuak, lur-zakuak, eta abar) aktibatu dituzte. Gainera, Udaltzaingoak zenbait ekintza egin ditu, arrisku guneak zaintzeko.

iruña pamplona tormenta ekaitza euria lluvia EFE

Iruñea

Iruñean, euri-jasek 17,3 litro metro koadroko pilatu ziren atzo arratsalde eta gauean. Udaltzaingoek 99 irteera egin zituzten, 47 ekaitzak eta haize bortitzek eraginda. Gehien bat, ur pilaketak eta objektu, zuhaitz eta adarren erorketak gertatu dira.

Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, hainbat errepideetan ere arazoak izan dira, batez ere, zuhaitz eta adarren erorketa eta ur pilaketak gertatu direlako.

Iruñeko suhiltzaileek 30 irteera egin dituzte galtzadak garbitzeko, eta hainbat kotxe kalteak izan dituzte erorketa desberdinen ondorioz.

Lizarran, 30 litro bildu dira metro koadroko. Suhiltzaileek ur pilaketa eta zuhaitzen erorketengatik egin dituzte irteerak.

Barañainen ere suhiltzaileek esku hartu behar izan dute kale-argiak behera jausi direlako, eta Zizur Nagusian, berriz, antena paraboliko bat eta teilak erori direlako.

Errepide sare nagusiak ere kalteak jasan ditu, eta zenbait momentutan trafikoa etenda egon da. N-135 errepidean, esaterako, zuhaitzak erori dira Luzaide eta Zabaldika artean, eta NA-234 errepidean, Artaitz parean, bi autok talka egin dute.

AP-125 errepidean ere trafikoa etenda egon da, eguraldi kaskarrak ordainsariko makinak hondatu eta gero.

iruña pamplona tormenta ekaitza euria lluvia EFE

Iruñea

Gainera, haize bortitzak ordubete inguru atzeratu egin du Noainen Madrilera 16:30ean joan behar zuen hegazkin baten aireratzea.

Halaber, Noain ere, ontziratzeko aretoaren sabai faltsuaren zati bat jausi da, baina ez du zauriturik eragin, eremua hesitu dutelako.

Denboraleak eragindako irteerei dagokienez, Nafarroako Gobernuak zehaztu egin du Iruñean suhiltzaileek hogeita hamar bat aldiz irten behar izan dutela, gehienetan, zuhaitzen adarrak jasotzeko.

iruña pamplona tormenta ekaitza euria lluvia EFE

Iruñea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia