Gizartea -

Lan-istripua

Zaragozako leherketan desagertutako langilearen gorpua aurkitu dute

Hala, dagoeneko sei dira Pirotecnia Zaragozanan hildakoak. Beste hainbeste dira zaurituak, eta horietako hiru oso larri daude.

Kea, enpresaren inguruan leherketa izan eta gero. Irudia: EFE
Kea, enpresaren inguruan leherketa izan eta gero. Irudia: EFE
Zaragozako leherketaren inguruko ikerketa, zabalik

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Pirotecnia Zaragozanan izan zen leherketaren ondorioz desagertuta zegoen langilearen gorpua aurkitu dute gaur goizaldean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Goizaldeko bostak aldera aurkitu dute hilotza, piroteknia enpresatik gertu dagoen baserri batean, aipatu iturrien arabera.

Biktima horrekin, dagoeneko sei dira leherketaren ondorioz hildako langileak, eta beste hainbeste dira zaurituak; horietako hiru larri daude, beste biren egoera ez dute jakinarazi eta beste bat zainketa intentsiboetako unitatean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Desagertutako pertsonak