Gizartea -

Istripua

Motor-gidari bat zauritu da Ortuellan, auto batekin talka eginda

Motorrak auto baten aurka egin du talka, N-634 errepidean, Ortuellan, eta motor-gidaria zauritu da. Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat zauritu da gaur goizean, Ortuellan, horren motorrak auto baten aurka talka egin ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 07:20an gertatu da, N-634 errepidean, Ortuella parean. BMW markako automobil batek eta Piaggio markako motor batek egin dute talka.

Istripuaren ondorioz, motor-gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute zauriak sendatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ortuella argazkiak