Gizartea -

Tren

Etorkinek Eurotunela blokeatu dute zenbait orduz

Ehunka bidaiari geratu dira harrapatuta bi noranzkoetan.

Etorkin talde batek Eurotunela blokeatu du

00:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka bidaiari harrapatuta geratu dira zenbait orduz Eurostar abiadura handiko bost trenetan, hainbat etorkinek Mantxako kanala zeharkatzen duen trenbidea blokeatu dutelako eta trenera igotzen saiatu zirelako.

Eurostarrek Twitter bidez jakitera eman duenez, tren horietako hiruk Londresera iristea lortu dute gaur goizean, baina beste biek abiatu diren tokietara (Londres eta Paris) itzuli behar izan dute.

Eurostarrek atzo gauean iragarri zuen trenak geldiarazi zituela agintariek neurriak hartzen zituzten bitartean, eta Calaisko geltokiko trenbidean jendea atzeman zutela jakinarazi zuen gero. Trenak gelditu egin zituzten, jendea trenbidetik atera eta tuneletik urrundu arte.

Argindarra kenduta, bidaiariak ilunpean egon dira ia lau orduz, eta batzuek salatu dute ia ezin zela arnasa hartu ere egin, bero handia egiten zuelako.

Hainbat iturriren arabera, bidea blokeatu dutenak Eurotuneletik Britainia Handira joan nahi zuten immigranteak ziren. Aurten, milaka errefuxiatu saiatu dira ibilbide arriskutsu hori egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa