Gizartea -

Bartzelonak bultzatutako sarea

Gasteiz errefuxiatuak babesteko sarean sartzea eskatu dute lau taldek

Udalak dio ''zorigaitz'' honen aurrean ezin direla ''sorgor'' geratu, baina momentuz egoerarti aurre egiteko zein neurri hartu daitezkeen aztertzen ari direla.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiz errefuxiatuak babesteko hirien sarean sartzea eskatu dute EH Bildu, PSE-EE, Hemen Gaude eta Irabazi udal talde politikoek. Hain zuzen ere, Bartzelonak bultzatutako sarearekin bat egiteko izapideak azkartzea eskatu diote Gorka Urtaran alkateari.

Udaleko iturriek adierazi dutenez, ''zorigaitz'' honen aurrean ezin direla ''sorgor'' geratu, baina momentuz egoerari aurre egiteko zein neurri hartu daitezkeen aztertzen ari direla.

EH Bilduk, hala ere, ez ohiko osoko bilkura deitzea eskatu du, ''ahalik eta arinen'', gaia eztabaidatu eta Gasteiz sarearekin bat egin dezan.

Sozialistak ere ekimena babesten dutela esan dute, aurretik Balkanetako gerrarekin egin bezala edo Salman Rushdie idazleak jasotako mehatxuen harira egindako eskaerarekin bezala.

Hemen Gaude alderdiak ere eskatu du Gasteiz errefuxiatuak babesteko hiria izan dadin, eta, ohar batean nabarmendu dutenez, Arabak beti izan baitu izaera solidarioa.

Irabazik ere bat egin ekimenarekin, eta hainbat neurri proposatu ditu, tartean errefuxiatuei babeseko etxebizitzak eskaintzea, euskara eta gaztelania irakastea eta CEAR Euskadi eta Gurutze Gorriarekin lantaldeak sortzea.

PPk oraindik ez du argitu ekimenaren inguruan iritzirik.

Ostegun honetan elkarretaratzea deitu dute, eskaera babesteko, eta hainbat taldek atxikimendua iragarri dute.

Bilbo ere bertan sartzea eskatu du Ganemose

Francisco Samir Lahdou Bizkaiko hiriburuko Ganemos alderdiko bozeramaleak ere eskaera berdina egin dio Bilboko udal gobernuari, eta proposamena osoko bolkuran eztabaidatzea eskatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Migrazioa EH Bildu Araba PSE-EE berriak Gasteiz albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak