Gizartea -

Gertakaria

Lagun bat hil da Donostian trenak harrapatuta

Ezbeharra Burdinazko Zubiaren parean gertatu da, Amara auzoan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da gaur gauean Donostian, tren batek harrapatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 21:05 inguruan jazo da, Burdinazko Zubiaren parean, Amara auzoan.

Istripuaren ondorioz, tren-zerbitzua etenda egon da 23:20ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa