Gizartea -

Trafikoa

Auto gidari bat hil da Berrizen, AP-8an ibilgailua iraulita

Berriz parean izan da istripua, 07:40 inguruan, Bilboko noranzkoan. Ibilgailua irauli egin da, eta gidaria barruan harrapatuta geratu da.

Gizon bat hil da Berrizen bere autoa irauli ondoren

00:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur goizean AP-8 autobidean, Berriz parean izan den zirkulazio-istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

07:40 inguruan izan da ezbeharra, Bilboko noranzkoan. Ibilgailua irauli egin da, eta gidaria barruan harrapatuta geratu da.

Suhiltzaileak eta bi anbulantzia joan dira istripua izan den tokira, eta osasun langileak gidaria suspertzen saiatu dira, baina hil egin da.

Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira AP-8an, Berriz parean.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, autoa zer dela eta irauli den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa