Gizartea -

Gertakaria

Sute batek Altsasuko eskolako hainbat ikasgela kiskali ditu

Sua atzo piztu zen, eskola ondoan dauden ikasgela prefabrikatuetan, baina ez zen inor zauritu.

Altsasuko eskoan izandako sutea. Argazkia: EiTB
Altsasuko eskoan izandako sutea.
Sute batek Altsasuko haur eskola kiskali du

1:05

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalte handiak egin zituen atzo Altsasuko eskola publikoaren ondoan dauden ikasgela prefabrikatuetan, baina ez da inor zauritu, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroak 19:55 aldera jaso zuen sutearen abisua, eta Altsasuko eta Parke Zentraleko suhiltzaileak bidali zituen bertara.

Zorionez, anbulantzia ez zuten erabili beharrik izan, ez baitzen inor zauritu.

Sutea eskolaren ondoan dauden ikasgela prefabrikatuetan piztu zen, eta indar handia hartu zuen, sua erraz hartzen duen material asko zegoelako bertan. Sugarrak eskolaren eraikin nagusira iritsi ziren, eta pertsiana bat kiskali zuen.

Suhiltzaileek 22:00etarako kontrolatu zuten sua. Kaltetutako gelen barrualdeak "kalte handiak" izan zituen, eta itxi egin zuten, Foruzaingoaren Polizia Zientifikoak sua zerk eragin zuen ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak gaur