Gizartea -

Cuencako hilketa

Espainian da Sergio Morate eta gaur pasatuko da epailearen aurretik

Cuencako hilketa bikoitzaren susmagarri nagusia goizaldean iritsi da Cuencako epaitegira, eta herritar talde batek hiltzaile oihu artean hartu du.

Morate hegazkinera sartu den unea. EFE
Morate hegazkinera sartu den unea. EFE
Morate hegazkinera sartu den unea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Morate Cuencako hilketa bikoitzaren susmagarri nagusia igande goizaldean iritsi da Cuencako auzitegira Madrilgo Torrejon de Ardoz aireportuan lur hartu ondoren, eta gaur pasatuko da epailearen aurretik.

Morate 03:15 eta 03:20 artean heldu da Cuencako auzitegira Poliziaren auto batean, Polizia Nazionalaren hiru furgonetaz, hiru autoz eta 30 bat poliziaz lagunduta.

Cuencako auzitegiaren atarian herritar talde bat zegoen zain -100 lagun inguru-, eta "hiltzaile" oihu artean hartu dute.

Morate Errumaniako Timisoara hiritik Torrejon de Ardozera eraman zuen Espainiako Barne Ministerioko hegazkina larunbat arratsaldeko zortzietan irten eta goizaldera iritsi zen.

Errumaniako eta Espainiako Poliziek erabakita, Espainiatik ateratako hegazkin batean bidaiatu du Moratek. Abuztuaren 13tik zeraman Timisoara hirian, atxilotu zuten egunetik, hain zuzen ere.

Behin Espainiara iritsitakoan, haren atxiloketa eta espainiaratzea agindu zuen Cuencako 2. instrukzio epaitegiaren esku geldituko da.

Bigarrenez Justizia Auzitegi Gorenak emandako epaia -estradizioaren inguruan- berretsi ondoren, agintari espainiarrek ostegunean jaso zuten oniritzia Morate Espainiara eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Delituak bideoak