Gizartea -

Cuencako hilketa

Espetxeratu egin dute Sergio Morate

Fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdi komunikatua ezarri dio epaileak, Marina Okarinska eta Laura del Hoyo hiltzea leporatuta.

Sergio Morate, Errumaniatik Espainiara heltzerakoan. Argazkia: EFE
Sergio Morate, Errumaniatik Espainiara heltzerakoan. Argazkia: EFE
Sergio Morate, Errumaniatik Espainiara heltzerakoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cuencako Instrukzio 1. Epaitegiaren epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdi komunikatua ezarri dio Sergio Morateri. Horren harian, Marina Okarinska eta Laura del Hoyo hiltzea leporatu dio epaileak.

11:00ak pasata, epailearen aurrera eraman dute Morate, baina hark ez du deklaratu nahi izan. Hiru ordu geroago irten da Cuencako auzitegietatik, bertan 11 bat ordu eman ostean, eta Estremerako VII. Madrid espetxera eraman dute.

Kanpoan, goiz osoan zehar, ehun bat pertsona elkartu dira, Lauraren eta Marinaren bizilagun eta senideak, atxilotuaren irteeraren zain.

Gaztela-Mantxako Auzitegi Gorenak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Morate Gonzalo Criado del Rey Tremps epailearen aurrean izan da. Gainera, auzitegi horrek gogora ekarri duenez, auzia sekretupean dago, eta ikerketa epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Delituak bideoak Espainia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Mundu matxista Giza hilketak