Gizartea -

Istripu larria

Azpeitian hildako gazteen aldeko hileta gaur egingo da Errezilen

Familiek hala erabakita, hileta-elizkizun bakarra egingo da hiru gazteen alde, Errezilgo Martin Deunaren parrokian. Istripuan zauritutako gazteak 'larri' jarraitzen du ospitalean.

Hiru gazte hil dira Azpeitin izandako auto istripuan. Argazkia: EiTB
Hiru gazte hil dira Azpeitin izandako auto istripuan. Argazkia: EiTB
Gazteen autoak hormigoizko bloke baten aurka egin du talka

1:19

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitian igandean auto istripuan hildako hiru gazteen aldeko hileta-elizkizuna astearte honetan egingo da Errezilen, Martin Deunaren parrokian. Familiek hala erabakita, hileta-elizkizun bakarra egingo da hiru gazteen alde.

Hori dela eta, Ertzaintzak zirkulazioa desbideratuko du Tolosa eta Azpeitia herri gipuzkoarren artean, GI-2634 errepidean, Urraki mendatean (GI-3740), Errezilen egitekoa den hileta jendetsua izango dela aurreikusi dutelako.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez, desbideratzea 17:30etatik 19:00ak arte egingo dute. Tarte horretan, soilik heldu ahal izango dira Errezilera bertoko bizilagunak eta hileta bateratura doazenak.

30, 29 eta 19 urteko hiru gizonezko hil ziren atzo Azpeitian, GI-631 errepidean izandako auto istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hildakoak azpeitiar bat eta bi errezildar dira.

Ezbeharra 07:35ean gertatu zen Azpeitian, Lasao parean, Zestoatik Azpeitirako noranzkoan.

Istripua izan zuen autoa bidetik atera zen eta hormigoizko bloke baten kontra jo zuen. Ondorioz, barruan zihoazen lau bidaiarietatik hiru bertan hil ziren; laugarrena -28 urteko gizonezko azpeitiarra- Donostia Ospitalera eraman zuten, larri. Femurra eta aldaka hautsita ditu, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago, baina haren bizia ez dago arriskuan.

Azpeitia istripua

Argazkia: EFE

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, Eneko Etxeberria eta Xebero Agirretxe Azpeitiko eta Errezilgo alkateek bi herriak "lur jota" daudela nabarmendu dute, eta elkartasuna eta laguntza helarazi dizkiete hildakoen senide eta lagunei. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere doluminak eman zizkien Azpeitiko zirkulazio istripuan hildako hiru gazteen senideei.

Azpeitia istripua

Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Azpeitia argazkiak Zumarraga albisteak