Gizartea -

Lan merkatua

Zientziak, teknologia eta ingeniaritzak, lana aurkitzeko berme

Europan 2020ra arte esparru horietako langileen eskariak bi digituen gainetik haztea espero dute. Espainian, baina, gaur egun, arlo horietako profesionalak unibertsitarioen % 1 baino ez dira.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientziak, teknologia, ingeniaritzak eta matematikak dira Espainian zein Europako beste herrialde batzuetan lana aurkitzeko aukerarik onenak eskaintzen dituzten karrerak, Randstad Professionals enpresak egindako ikerketa baten arabera.

Horren hitzetan, Europan 2020ra arte esparru horietako langileen eskariak bi digituen gainetik haztea espero dute; hain zuzen, eskariak % 14 egingo du gora hamarkada amaieran. Gainerako tituludunen eskariak, berriz, batez beste, % 3 soilik egingo du gora.

Espainian, gaur egun, arlo horietako profesionalak unibertsitarioen % 1 baino ez dira, Randstaden arabera. Ondorioz, lan-merkatuan zulo bat dago, eskaintzaren eta enpresen eskariaren arteko aldea oso handia baita.

Irteera profesional onenak Medikuntzak, Farmaziak, Biologiak eta Biomedikuntzak dituzte, zientzien arloan, eta Industria Ingeniaritzak, Informatikak, Telekomunikazioak eta Bide Ingeniaritzak, teknologia eta ingeniaritza esparruetan, eta nazioarteko eta Espainiako konpainien eskaria Matematika edo Fisika tituludunetan ere areagotuko da.

Informazio eta Komunikazio Teknologien arloak lan aukera kopururik handiena ematen jarraitzen du, ikerketa horren arabera.

Lanpostu berriak

Gainera, industria sektoreak eta kontsumo handiak kontratazioak bultzatzen eta lanpostu berriak sortzen ari dira hezkuntza maila handia duten profesionalen artean. Lan-merkatuan etorkizun handiena duen karrera Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzak jarraitzen du izaten.

Halaber, enpresek trebetasun zehatzak eskatzen dituzte; besteak beste, gaitasun komertzialak eta hizkuntzak menperatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Deustuko Unibertsitatea albisteak Nafarroako Unibertsitatea argazkiak Nafarroako Unibertsitate Publikoa Mondragon Unibertsitatea argazkiak