Gizartea -

Tragedia errepidean

Azken agur jendetsua eta hunkigarria, Azpeitian hildako hiru gazteei

Hiru gazteak igandean hil ziren, Azpeitian izandako ezbeharrean. Autoan zihoan laugarren lagunak larri jarraitzen du ospitalean.

Jende ugari bildu da Errezilen, igandean hildako hiru gazteei azken agurra emateko.
Jende ugari bildu da Errezilen, igandean hildako hiru gazteei azken agurra emateko.
Hileta jendetsua Errezilen, auto istripuan hil ziren hiru gazteak agurtzeko

0:21

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean Azpeitian izandako auto-istripuan hildako hiru gazteen aldeko hileta-elizkizuna egin dute arratsaldean Errezilen, Martin Deunaren parrokian, eta jende ugari bildu da bertan.

Hildakoetako bat azpeitiarra zen, gainerako biak errezildarrak. Bi herrietako udalek autobusak jarri dituzte hiletara joan izateko eta Ertzaintzak trafikoa bideratu du, Tolosa eta Azpeitia artean, 17:30etatik 19:00etara bitartean.

30, 29 eta 19 urteko gazteak igandean hil ziren Azpeitian, Lasao parean, 07:35 inguruan izandako ezbeharrean. Gidatzen zuten autoak hormigoizko bloke baten aurka egin zuen talka. Ibilgailuan zihoan laugarren lagunak larri jarraitzen du ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Azpeitia