Gizartea -

Lanuztea

Lufthansa konpainiaren zortzi hegaldi bertan behera, Bilbon

Konpainiaren pilotuek greba eguna dute gaur. Mundu osoan, 1.000 hegaldi utzi behar izan dituzte bertan behera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lufthansa konpainiaren zortzi hegaldi bertan behera geratu dira gaur Bilboko aireportuan, konpainiaren pilotuek deitutako greba dela eta.

Lufthansaren 10 hegaldi zeuden aurreikusita gaurko aireportu horretan, eta bi bakarrik ibiliko dira. Gainerakoak, Munich eta Frankfurt helmuga edo jatorri zutenak, bertan behera geratu dira, konpainiak jakinarazi duenez.

Vereinigung Cockpit (VC) pilotuen sindikatuak deitu du lanuztea. Berez, distantzia handiko hegaldietan izan behar zuen eragina, baina azken orduan, ibilbide labur eta ertaineko hegaldietako zerbitzura zabaldu du deialdia sindikatuak. Ondorioz, mundu osoan 1.000 hegaldi utzi dituzte bertan behera, eta 140.000 bidaiariri eragingo die grebak.

Eguerdi aldera, baina, greba bertan behera uzteko agindua eman du Alemaniako epaitegi batek, konpainiak sindikatuaren kontra aurkeztutako helegitea tramitera onartuta.

Alemanian bakarrik, 3.000 operazio, 1.350 ibilbide labur eta ertainekoak, zituen aurreikusita konpainiak. Grebaren eraginez, 2.000 hegaldi bakarrik izango dira.

Azken 18 hilabeteetan, 14 aldiz deitu ditu pilotuak grebara VC sindikatuak. Lufthansak Eurowings hegaldi merkeak eskaintzen dituen airelinea handitzeko eta kostuak murrizteko duen plana salatzeko egin dituzte lanuzteok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Grebak albisteak