Gizartea -

2015-2016

110.000 ikaslek hasiko dute ikasturtea gaur Nafarroan

Nafarroako Gobernuak PAI (Ingelera Ikasteko Programa) kritikatu du, UPNk "hezkuntza publikoan euskara baztertzeko" ezarri zuelakoan.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

110.000 ikaslek baino gehiagok (iazkoaren antzera) hasiko du gaur 2015-2016 ikasturtea Nafarroako Foru Erkidegoko 299 ikastetxetan.

170 eskola publikoetako 69 dira elebidunak, eta 61 institutuetako 24.

Gainera, Haur Hezkuntzako lehen zikloko 83 eskola publiko daude, eta 32k euskaraz egiten dute lan. Haur Hezkuntzaren bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten itunpeko zentroen artean, 18k euskaraz ematen dute, eta 50ek, gaztelaniaz.

Aurtengo kurtso hasiera LOMCEk markatu du, Nafarroako Gobernuak legea deuseztatu eta ez dela ezarri behar uste baitu.

Gainera, alderdi politikoak lehian dabiltza PAI (Ingelera Ikasteko Programa) gelditzea erabaki ostean. Izan ere, Nafarroako Gobernuak uste du "hezkuntza publikoan euskara baztertzeko" ezarri zuela UPNk, eta programaren ebaluazioa egin nahi dute zabaltzen jarraitu aurretik.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariaren hitzetan, epeak direla eta, Gobernuak ezin izan du ikasturtea nahi lukeen moduan antolatu, ez baitie astirik eman D eredua eremu ez euskaldunera zabaltzeko.

Departamentuaren beste lan ildoa Lan Eskaintza Publikoa da. Oposizio bidez esleitzeko, UPNren gobernuak iragarritako 134 plazak baino gehiago aterako direla baieztatu du kontseilariak. Kopurua zehaztu gabe dago oraindik, baina deialdia datorren hilabetean, urrian, egin nahi du kontseilariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntzako albisteak 2024