Gizartea -

KANTABRIA

Bilboko eskalatzaile bat erreskatatu dute Europako mendietan

60 urteko gizonezkoa harrapatuta geratu zen Horcado Gorria horman. Onik erreskatatu zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko eskalatzaile bilbotar bat erreskatatu zuen atzo Potesko Guardia Zibilak. Europako mendietan, Horcado Gorria horma eskalatzen ari zela, harrapatuta geratu zen Bilboko bizilaguna.

Atzo, 17:00ak inguruan izan zen erreskatea. Veronica Aterpetxeko arduradunek eskalatzailearen oihuak entzun zituzten, laguntza eske. Berehala deitu zuten Guardia Zibilaren mendiko erreskateetarako unitatera.

Helikoptero baten laguntzarekin, mendiaren tontorrera joan ziren erreskate taldekoak. Handik, horma jaisten hasi ziren, eskalatzaile zegoen lekura iritsi arte. Onik erreskatatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea