Gizartea -

Hilketa bikoitza Cuencan

Sergio Morate herri-epaimahai batek epaituko du

Horrez gain, Gaztela-Mantxako fiskalburuak jakinarazi du ikerketa "bide onetik" doala. Cuencan emakume gazte bi hil izana leporatzen diote Morateri.

Sergio Morate. Artxiboko irudia
Sergio Morate.
Sergio Morate. Artxiboko irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Morate herri-epaimahai batek epaituko duela jakinarazi du gaur Jose Martinez Gaztela-Mantxako fiskalburuak. Cuencan Marina Okarynska eta Laura del Hoyo hiltzea leporatzen diote Morateri.

“Gertakarien larritasuna aintzat hartuta”, behin-behineko espetxealdia beste bi urtez luza daitekeela esan du, baina “auzia askoz lehenago argituta egotea espero dugu”, erantsi du.

Horren esanetan, ikerketa “bide onetik” doa eta hurrengo urratsa “bi aldeak deklaratzera deitzea” izango da, “inputazioa zehazteko”. “Agerraldi horretan jakinaraziko dira leporatzen zaizkion delituak zeintzuk diren”, gaineratu du.

Bestalde, Cuencako epaitegiak beste hilabetez luzatu du auziaren sumarioa sekretupean izateko epea, Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Gorenak jakitera eman duenez.

Bitartean, Moratek behin-behineko espetxealdian jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak argazkiak Espainia argazkiak Epaiketak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur Krimenak azken ordukoa