Gizartea -

Genero indarkeria

Beldur Barik kanpaina abian da, ikus-entzunezkoen lehiaketarekin

Emakunde sustatuta, eta euskal erakunde publiko guztien parte-hartzearekin, gazteen artean indarkeria sexistaren prebentzio lana egitea du helburu, errespetu eta berdintasun jarrerak bultzatuz.

Beldur Barik programaren baitan egindako flashmoba, beste edizio batean. Argazkia: EiTB
Beldur Barik programaren baitan egindako flashmoba, beste edizio batean.
Beldur Barik film laburren lehiaketa martxan jarri da Amurrion

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, irailak 11, Beldur Barik programaren beste edizio bat jarri da abian, berdintasunaren aldeko udalen Berdinsarearen baitan 2009an sortutako ekimenaren baitan, eta errespetu eta berdintasun jarrerak bultzatuz indarkeria sexistaren prebentzio lana egitea duena helburu.

Beldur Barik Amurrion aurkeztu dute, gaur goizean. Programaren aurtengo xehetasun eta ekimen guztiak azaltzeko, udalerri horren gune desberdinetan ekintza bat burutu da, eta udalerriko eta Aiarako kuadrillako gazteek hartu dute parte bertan.

Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa izango da, beste behin, programaren ekintza nagusienetako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Neskek eta mutilek ezberdintasun egoerei "beldur barik" nola egiten dieten aurre erakutsi behar dute lanetan; errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa erakusten dituzten jarrerekin, hain zuzen.

Lanak aurkezteko epea irailaren 11n ireki eta azaroaren 11n itxiko da, eta bi kategoria daude: 12-17 urtekoak eta 18-26 urtekoak. Lehiaketan parte hartzeko moduak ere bi dira, bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat) egin baitaiteke. Iazko edizioan 224 lan aurkeztu zituzten eta 1.357 gaztek hartu zuten parte.

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Emakunde bideoak