Gizartea -

Irudi berezia

Ugandan ere, 'Aupa Orio!'

Mukwano-lagun gobernuz kanpoko erakundearen eskutik, Orioko arraun elkartearen kamisetekin joan dira gaur eskolara Ugandako ikastetxe bateko haurrak.

Ugandako haurrak, Orioko arraunlarien kamisetarekin

1:43

Erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuz Kanpoko Erakunde bati eta Orioko Aurraun Taldeari esker, behar handiak dituzten Ugandako haur batzuek Orioko kamiseta erabiliko dute uniformetzat asteon hasi duten ikasturtean.

Astelehenean hasi ziren eskolak Bujagali herrian. Aurten, uniforme berriarekin, Orioko arraunlarien kamisetekin.

Naroa Mikelarenak eta Imanol Gastañaresek eraman zituzten kamisetok bertara, orain dela 3 aste. 30 kilo pisatzen zuen maleta batean eraman zituzten bazkideek jaso ez zituzten kamisetak.

Mukwano-lagun erakundeko Sabin Gabilondok eta arraunlari elkarteko ordezkariek goizean hartu dituzte umeen irudiak.

Behar handiak dituzten haurrak dira, umezurtzak gehienak, eta kamiseta jantzi beharrekoa izango da beraientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Orio