Gizartea -

Zirkulazioa

Gizon bat hil da autoarekin kamioi bat jota, Gasteizen

Istripua Jundiz industrialdean gertatu da, eguerdian.

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizonezko bat hil da autoarekin aparkatuta zegoen kamioi baten erremolkea jota, Gasteizko Jundiz industrialdeko Zorrolleta kalean.

13:20 aldera gertatu da ezbeharra. Opel Corsa beltz bat, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, kamioi baten atzealdea jo eta azpian sartu da, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Gizonezkoa lekuan bertan hil da. Gainera, suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua, autoan harrapatuta geratu baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gasteiz berriak