Gizartea -

Osasuna

Oliba-olio birjinak bularreko minbizia izateko arriskua murrizten du

Nafarroako hainbat zientzialarik koordinatu dute ikerketa, eta "JAMA Internal Medicine" aldizkarian publikatu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako hainbat zientzialarik frogatu dute oliba-olio birjinak bularreko minbizia izateko arriskua murrizten duela. Hain zuzen ere, egunean lau koilarakada olio hartzeak bi heren murrizten du arriskua.

Ikerketa JAMA Internal Medicine aldizkarian publikatu dute, eta Nafarroako Unibertsitateak koordinatu du. Dena dela, beste hainbat erakundek ere hartu dute parte.

"Artikulu honek norabide aldaketa ekarriko du", adierazi du Jesus Fernandez Crespo Carlos III.a Institutuko zuzendariak.

Ikerketa Espainia osoko 4.282 emakumeren dieta 4,8 urtez kontrolatuz egin dute. Denak hiru taldetan banandu zituzten: batzuk oliba-olio birjin asko duen dieta mediterraneoarekin elikatu dira, besteak fruitu siku asko dituen batekin, eta azkenak koipe gutxi dituen batekin.

Lehen bi kasuetan, bularreko minbizi arriskua bi heren jaitsi zen, hirugarren taldeko emaitzekin alderatuta.

Horren ildotik, oliba-olioa elikagaiak frijitzeko txarra den "mitoa" faltsua dela azaldu dute. "Are gehiago, olio onena da hori egiteko", gaineratu dute.

Nolanahi ere, argi gera dadila: bularreko minbizia prebenitzeko egokia den oliba-olioa birjina da, ez findua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Nafarroako Unibertsitatea albisteak Nafarroako Unibertsitate Publikoa argazkiak Eguneko albisteak