Gizartea -

Alerta laranja

Ziklogenesi leherkorra Euskal Herria astintzen ari da

Goizaldean 100 kilometro orduko ufadak izan dira Bilbon, 125ekoak Matxitxakon eta 154koak Orduñan. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du asteazken honetako 10:00ak arte.

Haizea protagonista izango da astearte honetan. Artxiboko irudia: EiTB
Haizea protagonista izango da astearte honetan. Artxiboko irudia: EiTB
Haizea protagonista izango da astearte honetan. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeak Euskal Herria gogor astintzen jarraitzen du gaur. Goizaldean 100 kilometro orduko ufadak izan dira Bilbon, 125ekoak Matxitxakon eta 154koak Orduñan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du astearteko 21:00etatik asteazken honetako 10:00ak arte.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Henri ekaitz tropikalaren arrastoak heldu dira Penintsulako ipar-ekialdera, eta ziklogenesi leherkorra delako fenomenoa sorrarazi dute. Borraska indartsu horren erdigunean 980 mb-ko presioa egon liteke, adituen arabera.

Borraska ipar-ekialdera jotzeneta hego ukituko haize-bolada bortitzak eragiten ari da. Indartsuen erkidegoko mendebaldea astinduko dute ufadek.

Asteazken goizean ere gogor joko du haizeak. Mendialdean, batez ere erkidegoaren mendebaldean, 120 km/h-ko haize-boladak izango dira eta 100 km/h-koak kostaldean. Gainerakoan, 80-90 kilometro ordukoak izatea espero da. Bizkaian goizaldean eta goizeko lehen orduetan joko du gogorren; Araban eta Gipuzkoan, eguerdian. Ordu horretatik aurrera, baina, haizea apaltzen joango da eta arratsalderako egoera ez da kezkagarria izango.

Itsasoan, 2-3 metroko olatuak espero dira eguerditik aurrera.

Gainerakoan, zeru oso hodeitsuak espero dira eta euri pittin bat egingo du goizean. Tokian toki ekaitzak ere jo dezake. Hego-haizeak gogor edo oso gogor astintzen jarraituko du, baina indarra galduko du arratsaldean. Tenperaturek gora egingo dute.

Ostegunean, hodeiak desagertzen

Ostegunean hodeiak izango dira, baina arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Hala ere, euria egin dezake eta mendebaldeko haizea ibiliko da. Bolada bortitzen batek mendialdea eta kostaldea astindu ditzake. Tenperaturek nabarmen egingo dute behera iparraldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao Gaurko azken ordukoa