Gizartea -

Indarkeria matxista

20 urteko neska bati bortxaketa egin diote Bilbon

Ertzaintzak 21 urteko mutil bat atxilotu du. Epailearen aurrean deklaratu ostean, karguekin aske geratu da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko mutil bat atxilotu zuten astelehenean, asteburuan Bilboko Bolueta auzoan izandako sexu-eraso baten egilea delakoan.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, epailearen aurrean deklaratu ostean, karguekin aske utzi dute.

20 urteko emakumearen salaketaren arabera, erasoa igande goizaldean gertatu zen, Bolueta inguruan dagoen diskoteka batetik hurbil.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian eta astelehenean ustezko erasotzailea atxilotu zuen, gaur jakin dugunez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian