Gizartea -

Katalunia

261.000 euro eman dizkiote pilotakada batez begia galdu zuen andreari

Ester Quintanak begi bat galdu zuen 2012ko azaroan, Mossoek jaurtitako pilota batek jota.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernuak 260.931 euroko kalte-ordainak eman dizkio Ester Quintanari, hots, Esquadra Mossoen pilotakada batek jota begi bat galdu zuen emakumezkoari. 2012ko azaroaren 14ko greba orokorrean gertatu zen.

Generalitateak eta Quintanak akordioa lortu dute, emakumezkoak auzibide zibilera jo ez dezan. Nolanahi ere, prozedura penala zabalik dago oraindik.

Neus Munte Generalitateko presidentearen esanetan, prozedura zibilaren baitan kalteak ordaintzeko onartu du Gobernuak akordioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia