Gizartea -

13 salaketa 2015ean

Gas instalazioen ikuskaritzan iruzur egiten ari direla ohartarazi dute

Ertzaintzak azaldu duenez, 50 eta 500 euro artean kobratzen dute ''zerbitzuagatik'', inolako lanik egin gabe. Adineko pertsonak izan ohi dira biktimak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gas instalazioen ikuskaritzetan iruzur egiten ari direla ohartarazi du larunbat honetan Ertzaintzak. Adineko pertsonak aukera ohi dituzte iruzurra egiteko, eta bereziki 70 bat urteko pertsonak izaten dira biktimak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13 salaketa jaso dituzte aurten gai horrekin lotuta. Horietan guztietan gas ikuskari gisa aurkezten dute beren burua, etxebizitza horretako instalazioan eta galdaran miaketa faltsua egiteko. ''Zerbitzu'' horren truke 50 eta 500 euro artean kobratzen dituzte (gehienetan 200 euro dira), baina ez dute inolako lanik egiten bertan.

Hain zuzen ere, 13 kasu atzeman ditu Ertzaintzak otsaila eta ekaina bitartean. Ez dute iruzurren berririk udan zehar, baina irailetik aurrera berriz gerta daitezkeela uste dute.

Bizkaian 7 salaketa egin dituzte, Bilbon, Getxon, Busturian, Barakaldon eta Muskizen.

Araban, berriz, lau kasuren berri izan dute, denak Gasteizen.

Gipuzkoan bi salaketa egon dira, Orion eta Irunen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Gaurko azken ordukoa