Gizartea -

Sarrigurenen

Txirrindulari bat larri zauritu da, auto batek harrapatuta

Txirrindularia PA-30 errepidetik zihoan, auto batek harrapatu duenean. 65 urteko gizonak buruko traumatismoa jasan du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat larri zauritu da Sarrigurenen, ibilgailu batek harrapatuta.

Txirrindularia PA-30 errepidetik zihoan, Iruñeko ingurubidetik, auto batek harrapatu duenean. 65 urteko gizonezkoak traumatismoa jasan du buruan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, eta istripua 13:40ak aldera jazo da.

Autoaren gidariak ihes egin du, baina geroago bere burua aurkeztu du Foruzaingoaren aurrean.

Zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, anbulantziaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñeko bideoak